#ESSGardentasunKontuBat

#ESSGardentasunKontuBat

HAU LAN-DOKUMENTU BAT DA
EZ ZABALDU SARE PUBLIKOETAN!!!
SOILIK MEZU ZUZEN (DM), E-MAIL EDO TELEGRAM/WASAP bidez
Twitterren kanpainak abiarazteko gida laburra:

http://bit.ly/TwitterParaActivistas

 

HELBURUAK:
Datuak biltzeko lehen fase honekin, orain honako hau nahi dugu:
• Erakundeei “Bihotza erakutsi” kanpainaren hasieraren berri ematea, auditoretza/balantze soziala eginez, eta, horrela, gizartean eta ingurumenean duen eragina ebaluatzea.
• Prozesua gauzatzen duten erakundeen onurak azpimarratzea, bai maila kolektiboan, eragin politiko eta sozialari dagokionez, bai indibidualki, ESSko erakunde gisa.
• Balantze edo Auditoretza Sozialaren ezagutza zabaltzea, erakundeen, enpresen eta, oro har, publikoaren artean, ESSren esparruan bikaintasuna frogatzeko tresna gisa.

INDAR-IDEIAK:
Aurten azpimarratu nahi dugu Auditoretza/Balantze soziala gardentasun-kontua dela, eta, gainera, erreferenteak garela enpresa-munduan, borondate eraldatzailearekin. Auditoretza/Balantze soziala eginez, gardentasun-ariketa giltzarri bat egiten ari gara gure erakundeari buruzko informazioa eman ahal izateko, eta hori funtsezkoa da gure publikoarengan konfiantza sortzeko. Era berean, gardentasuna ESSko erakundeen eta enpresen kalitatearen funtsezko adierazlea da.

Zalantzarik baduzu, Auditoretza/Balantze Soziala egiteak ze onurak dituen bildu ditugu:• Ekonomia Sozial eta Solidarioaren mugimendua batera ikusaraztea: Ekonomia Solidarioaren ekarpenen argazki kolektibo bat izateko, datuak eduki behar ditugu, eta amankomunean jarri, elkarrekin osatzen dugun eredu ekonomiko alternatiboa erakusteko modu bakarra baita.
• Eragin politikoa eta soziala: Gainera, funtsezko praktika da Merkatu Soziala ikusarazteko, baita administrazioen eta herritarrenerrekonozimendua lortzeko funtsezko tresna ere.
• Erakundeentzako tresna erabilgarria: Erakundeei eskaintzen dizkieten txosten indibidualak oso lagungarriak dira erakundeentzat, autoebaluaziorako eta etengabeko hobekuntzarako, bai eta haien praktiken eta balioen ziurtagirietarako eta kanpo-komunikaziorako ere.

Bigarren mailako etiketak:
#ErakustiBihotza

Etiketatu beharreko kontuak:
@Reas_red eta REAS RdRren lurralde- eta sektore-sareak, bai eta lurralde-merkatu sozialak ere.

Baliabideak:

• Kanpainako irudiak:

• Erreferentziako webgunea: https://reas.red/auditoria-balance-social/
• Auditoria egiteko plataforma: https://ensenaelcorazon.org /
• Kanpainaren hasierarako berria: XXXX

HEDAPEN-MEZUAK
– Wasap eta telegramerako SMSak, motorrak berotzeko:
Bihar garbiketa saioa izango dugu!!

Udaberri bakoitzean bezala, ESSko enpresa eraldatzaileok gure jardunbide egokiak ezagutzeko eta hedatzeko aukera dugu, green-pink-social washing delakotik bereizteko. Itzuli da Auditoretza/Balantze Sozialaren urteko kanpaina, eta sare osoari zabaldu nahi diogu; izan ere, aukera paregabea da benetan sozialak, iraunkorrak eta solidarioak garela erakusteko.
Bihar, apirilak XX 11: 00etan (INOIZ EZ LEHENAGO) kanpaina abiatuko dugu. #ESSGardentasunKontuBat Hemen uzten dizugu kanpainako pad dokumentua: https://reasnet.com/intranet/docs/essunacuestiondetrasparencia /

Adi, prest… flu-flu!

Wasap eta telegramerako SMSak, kontaktuei balantze soziala egitera gonbidatzeko:

Enpresa eraldatzaileok, Auditoretza/Balantze Sozialari esker, garena jakinarazi dezakegu, gure praktika ekonomiko sozial, jasangarri eta solidarioei balioa eman, eta gure emaitzak eta gizarte- eta ingurumen-inpaktua hobetu. Horrekin, gainera, 300.000 pertsona ordezkatzen dituen eraldaketa sozial eta ekonomikoko mugimendu baten parte garela, eta haren gardentasuna enpresa-erreferentea dela erakusten dugu.

#ESSGardentasunKontuBat. Hasi da Auditoretza/Balantze Sozialaren kanpaina! https://ensenaelcorazon.org/

Mugitu, partekatu, zabaldu!

(KANPAINAREN IRUDIAREKIN BATERA BIDALI)
_ Facebook eta Instagramerako:

ESSko enpresa eraldatzaileok aukera dugu gure jardunbide egokiak ezagutzeko eta zabaltzeko, green-pink-social washing delakotik bereizteko. Urtero bezala, Auditoretza/Balantze Sozialaren urteko kanpaina dator, benetan sozialak, iraunkorrak eta solidarioak garela erakusteko aukera paregabea.

#ESSGardentasunKontuBat

#BihotzaErakutsi
https://ensenaelcorazon.org /
(KANPAINAREN IRUDIA)

 

_ Twitterrerako:
ESSko enpresa eraldatzaileok aukera dugu gure jardunbide egokiak ezagutzeko eta green-pink-social washing delakotik bereizteko. Itzuli da Auditoretza/Balantze Sozialaren kanpaina, zer garen erakusteko aukera paregabea.

#ESSGardentasunKontuBat (Irudia)

  • Zure erakundeari buruzko informazioa eskaini nahi duzu, zure publikoarengan eta inguruarengan konfiantza sortzeko? Egin auditoria/balantze soziala eta erakutsi zure balio sozialak, iraunkorrak eta solidarioak! #ESSGardentasunKontuBat
  • Gardentasuna ESSko erakunde eta enpresen kalitatearen funtsezko adierazlea da, Auditoretza/Balantze Sozialari esker erreferenteak gara. Udaberriro bezala, bihotza erakusteko kanpaina dator berriro! #ESSGardentasunKontuBat
  • Gure barne-funtzionamendua eta gizarte- eta ingurumen-inpaktua hobetzeko, gure praktikak ebaluatu behar ditugu, #ESSGardentasunKontuBat
    Udaberri bakoitzean bezala, bihotza erakusteko kanpaina itzultzen da. Zure unea da!
  • Auditoretza/Balantze soziala egiten dugu #ESSGardentasunKontuBat
    Baina, gainera, identitate- eta ikusgarritasun-ekintza bat da, garena transmititzeko aukera ematen diguna: mugimendu ekonomiko sozial, iraunkor eta solidario baten zati bat.
  • Auditoretza/Balantze soziala egiten dugu #ESSGardentasunKontuBat
    Baina, gainera, gure balio sozial eta solidarioen inguruko berrespen- eta koherentzia-ekintza bat da, administrazioen eta herritarren aurrean aurkezteko eta beste enpresa batzuetatik bereizteko aukera ematen diguna.
  • Auditoretza/Balantze soziala egiten dugu #ESSGardentasunKontuBat
    Baina, horrez gain, kontsumo arduratsua sustatzeko ekintza bat da, kontsumitzaileek beren kontsumo kontziente eta kritikoa gauzatzeko informazioa izateko funtsezko praktika.

 

Pad en castellano