1.#AseguruEtikoaESS bada elkartasuna
Irizpide etikoei jarraiki kudeatutako aseguru bat kontratatzen duzunean, lasai egon zaitezke, zure dirua proiektu solidarioetan inbertitzen baita, gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna dutenak, eta ez delako inoiz armagintza finantzatzeko erabiltzen.
2.#AseguruEtikoaESS bada ekitatea
Aseguru etikoaren arabera, pertsona eta kolektibo guztiek aseguru-estaldurak eskuratzeko eskubide bera izan behar dute, bakoitzaren berezitasun eta desberdintasunei uko egin gabe eta inolako diskriminaziorik jasan gabe.
3.#AseguruEtikoaESS bada mutualitatea
Aseguru etikoa komunitatearen zerbitzura dagoen tresna kolektibo bat da eta konfiantzan oinarritutako zerbitzuak eskuratzeko pertsonek beren borondatez egiten dute bat, elkartasunaren eta elkar laguntzaren printzipioetatik abiatuta.
4.#AseguruEtikoaESS bada finantza etikoa
Aseguru etikoa finantza etikoen sistema integralaren hirugarren hanka da, bankuekin eta kredituarekin batera. Finantza etikoetan, ekonomia errealari zerbitzua emateko irizpide positiboetan oinarritzen da inbertsio-politika, hau da, gizarte- edo ingurumen-iraunkortasunari dagokionez eragin positiboa duten proiektuei zerbitzua ematen die. GIZARTEAN ERAGITEN DUTEN PROIEKTUAK. EKONOMIA ERREALA
5.#AseguruEtikoaESS bada gardetasuna
Aseguru etikoa berdinen arteko kontratu batean oinarritzen da, gehiegikeri edo klausula bidegabe, diskriminatzaile, neurrigabeko edota anbiguorik gabe. EZKUTUKO KLAUSULARIK GABE
6.#AseguruEtikoaESS bada merkatu soziala
Aseguru etikoak kontsumo arduratsuren aldeko hautu bat dira eta merkatu soziala indartzen dute, zeinaren helburua ekonomia solidarioaren printzipioetan oinarritutako ekoizpena eta kontsumo bidezkoa, ekologikoa, soziala eta solidarioa sustatzea baita.
7.#AseguruEtikoaESS bada inbertsio etikoa eta sozialki arduratsua
Aseguru etikoak kontratatzean, badakizu enpresek edo artekaritzek inbertitutako diruak irizpide etikoak jarraitzen dituela eta ez finantza-hazkunde hutsa. Kontutan dituzte ingurumen-, gizarte- eta gobernantza onaren faktoreak, besteak beste. Inbertsio etikoa eta sozialki arduratsua
8.#AseguruEtikoaESS bada gizarte-erantzukizuna
Aseguru etikoa gizarte osoari mesede egiteko eta helburu hori arriskuan jartzen duen edozein jarduera saihesteko lan egin behar dela inoiz ahazten ez duen enpresa-kultura baten parte da.
9.#AseguruEtikoaESS bada komunitatearekin eta lurraldearekin lotura
Aseguru etikoko entitateek sareko partaidetza dute edo tokiko entitateekin elkarlanean aritzen dira, tokiko edo hurbileko ekonomia sustatzen dute eta tokiko kultura bereziki zaintzen dute.
10.#AseguruEtikoaESS bada gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna
Aseguru etikoa jasangarritasuna ikuspegi zabal batetik ulertzen duen tresna da, ekosistemen eta planetaren zaintza elkartasunarekin eta desberdintasunak deuseztatzearekin uztartu behar direla ulertuz.
11.#AseguruEtikoaESS bada lan duina
Aseguru etiko bat kontratatzen duzunean, badakizu artekaritzek eta aseguru-etxeek soldata-, berdintasun- eta gizarteratze-politikak dituztela, eta langileen prestakuntza, kontziliazioa eta lan-baldintza duinak sustatzen dituztela.
12.#AseguruEtikoaESS bada demokrazia
Aseguru etikoaren atzean dauden enpresak eta artekaritzek ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioak dituzten entitateak izan behar dute, euren interes taldeen arteko oreka dagoela erakutsi behar dute eta lan harremanak parte-hartzearekin bat etorri behar du.
Discusión (0)
No hay comentarios para este documento aún.