| Actualmente estás viendo una revisión titulada «Campaña #SeguroÉticoESS (Euskera)», guardado en el 19 enero, 2026 a las 16:00 por Seryes | |
|---|---|
| Título | Campaña #SeguroÉticoESS (Euskera) |
| Contenido | 1.#AseguruEtikoaESS bada elkartasunaIrizpide etikoei jarraiki kudeatutako aseguru bat kontratatzen duzunean, lasai egon zaitezke, zure dirua proiektu solidarioetan inbertitzen baita, gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna dutenak, eta ez delako inoiz armagintza finantzatzeko erabiltzen.2.#AseguruEtikoaESS bada ekitateaAseguru etikoaren arabera, pertsona eta kolektibo guztiek aseguru-estaldurak eskuratzeko eskubide bera izan behar dute, bakoitzaren berezitasun eta desberdintasunei uko egin gabe eta inolako diskriminaziorik jasan gabe.3.#AseguruEtikoaESS bada mutualitateaAseguru etikoa komunitatearen zerbitzura dagoen tresna kolektibo bat da eta konfiantzan oinarritutako zerbitzuak eskuratzeko pertsonek beren borondatez egiten dute bat, elkartasunaren eta elkar laguntzaren printzipioetatik abiatuta.4.#AseguruEtikoaESS bada finantza etikoaAseguru etikoa finantza etikoen sistema integralaren hirugarren hanka da, bankuekin eta kredituarekin batera. Finantza etikoetan, ekonomia errealari zerbitzua emateko irizpide positiboetan oinarritzen da inbertsio-politika, hau da, gizarte- edo ingurumen-iraunkortasunari dagokionez eragin positiboa duten proiektuei zerbitzua ematen die. GIZARTEAN ERAGITEN DUTEN PROIEKTUAK. EKONOMIA ERREALA5.#AseguruEtikoaESS bada gardetasunaAseguru etikoa berdinen arteko kontratu batean oinarritzen da, gehiegikeri edo klausula bidegabe, diskriminatzaile, neurrigabeko edota anbiguorik gabe. EZKUTUKO KLAUSULARIK GABE6.#AseguruEtikoaESS bada merkatu sozialaAseguru etikoak kontsumo arduratsuren aldeko hautu bat dira eta merkatu soziala indartzen dute, zeinaren helburua ekonomia solidarioaren printzipioetan oinarritutako ekoizpena eta kontsumo bidezkoa, ekologikoa, soziala eta solidarioa sustatzea baita.7.#AseguruEtikoaESS bada inbertsio etikoa eta sozialki arduratsuaAseguru etikoak kontratatzean, badakizu enpresek edo artekaritzek inbertitutako diruak irizpide etikoak jarraitzen dituela eta ez finantza-hazkunde hutsa. Kontutan dituzte ingurumen-, gizarte- eta gobernantza onaren faktoreak, besteak beste. Inbertsio etikoa eta sozialki arduratsua8.#AseguruEtikoaESS bada gizarte-erantzukizunaAseguru etikoa gizarte osoari mesede egiteko eta helburu hori arriskuan jartzen duen edozein jarduera saihesteko lan egin behar dela inoiz ahazten ez duen enpresa-kultura baten parte da.9.#AseguruEtikoaESS bada komunitatearekin eta lurraldearekin loturaAseguru etikoko entitateek sareko partaidetza dute edo tokiko entitateekin elkarlanean aritzen dira, tokiko edo hurbileko ekonomia sustatzen dute eta tokiko kultura bereziki zaintzen dute.10.#AseguruEtikoaESS bada gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunaAseguru etikoa jasangarritasuna ikuspegi zabal batetik ulertzen duen tresna da, ekosistemen eta planetaren zaintza elkartasunarekin eta desberdintasunak deuseztatzearekin uztartu behar direla ulertuz.11.#AseguruEtikoaESS bada lan duinaAseguru etiko bat kontratatzen duzunean, badakizu artekaritzek eta aseguru-etxeek soldata-, berdintasun- eta gizarteratze-politikak dituztela, eta langileen prestakuntza, kontziliazioa eta lan-baldintza duinak sustatzen dituztela.12.#AseguruEtikoaESS bada demokraziaAseguru etikoaren atzean dauden enpresak eta artekaritzek ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioak dituzten entitateak izan behar dute, euren interes taldeen arteko oreka dagoela erakutsi behar dute eta lan harremanak parte-hartzearekin bat etorri behar du. |
| Extracto | |
| Notas al pie de página |